Segurtasunerako hesiak jarri dituzte Goierrin
Markina-Xemeingo Udalak segurtasunerako hesi metalikoak jarri ditu Goierri auzoan, Santutxura igoeran. Lauzirika eta Axola baserrien artean dagoen bidegurutzean, Aldaieta baserriaren ingurutik Garbigunera artean eta Satzu baserrirako bidegurutzearen et...
Markina-Xemeingo Udalak segurtasunerako hesi metalikoak jarri ditu Goierri auzoan, Santutxura igoeran. Lauzirika eta Axola baserrien artean dagoen bidegurutzean, Aldaieta baserriaren ingurutik Garbigunera artean eta Satzu baserrirako bidegurutzearen eta Arrate baserriaren artean jarri dituzte hesi berriak. Tarte horretako zati bat, gainera, auzokoek beregain hartu dutela jakitera eman du udalak. Hesiak jartzeak 15.000 euroko kostua eduki du.