Kamiñaldeko lur jausiaren inguruko laguntzak eskatzeko epea luzatu dute
Laguntzak eskatzeko epea beste urtebetez luzatzea erabaki du Gobernu Kontseiluak, hainbat familiak euren etxebizitzetatik kanpora jarraitzen dutela kontuan hartutaEusko Jaurlaritzak jakitera eman duenez, Kamiñaldeko lur jausiaren ondorioz kaltetutako ...
Laguntzak eskatzeko epea beste urtebetez luzatzea erabaki du Gobernu Kontseiluak, hainbat familiak euren etxebizitzetatik kanpora jarraitzen dutela kontuan hartuta
Eusko Jaurlaritzak jakitera eman duenez, Kamiñaldeko lur jausiaren ondorioz kaltetutako herritarren oinarrizko beharrak kudeatzeko emandako diru laguntzen gastuak justifikatzeko epea luzatzea onartu du.Jaurlaritzak, hain zuzen ere, San Ignazioko hainbat familiak euren etxebizitzetatik kanpora jarraitzen dutelako hartu zuen erabakia, atzoko Gobernu Kontseiluan. Euren etxebizitzetara bueltatzeko falta diren 84 famialiak noiz bueltatu ahal izango diren oraindik ezin denez zehaztu, gastuak justifikatzeko epea 2017ko abenduaren 31ra arte luzatzea erabaki dute.
Lantaldearen batzarra
Ondarroako Udalak jakitera eman duenez, bestalde, Kamiñaldeko beharren finantzaketaren inguruko batzarra egingo dute gaur, 12:30ean, Bizkaiko Foru Aldundiaren Bilboko egoitzan. Bizkaiko Foru Aldundiko, Eusko Jaurlaritzako eta Ondarroako Udaleko ordezkariek parte hartuko dute bertan.