Domekara bitartean, Jon Arana bermeotarrak egindako
tailuak eta eskulturak bisita daitezke
Nestor Basterretxea aretoan.
Jon Arana bere lanetako bategaz
Gauza ugari eraman ditu erakusketara Aranak. Eskulturekin batera, antzinako tailuak ikus daitezke: Armarriak, Picassoren lanetako bat, kutxak, olezko jokoak… Bestalde, zaharberritutako altzairuak ere badaude ikusgai. Gainera, altzairuak birziklatu eta beste zenbait gauza egiteko erabiltzen dituela azaldu du. Esaterako, erakusketan ikus daiteke oheburuko bat izandakoa, esekitokin bihurtuta.
Guztira,
mota guztietako 70 lan inguru eraman ditu erakusketara, eta gutxi batzuk izan ezik, gainontzekoak salgai dituela dio.
Zaletasunez egiten ditu Aranak tailuak eta eskulturak. «Txikitan gustuko nuen marraztea. Gerora, erakusketa batean tailuak ikusi nituen eta horrelakoak egiten hasi nintzen ni ere. Eta, gustatu egin zitzaidan. Beraz, ekin eta ekin, eta, gutxika gutxika ikasten joan naiz», azaltzen du. Tailuak eta eskulturak egiten, hortaz, bere kabuz ikasi duela dio bermeotarrak.
Nestor Basterretxea aretoko erakusketan,
sei urte inguruko lana ikus daitekeela dio: «Pixkanaka egiten ditut eta gordetzen joaten naiz. Noizean behin, jendeari erakusteko ateratzen ditut etxetik. Orain dela 8 urte jarri nuen Bermeon azken erakusketa».
Bermeotar gehienek ez dakite Aranak horrelako lanak egiten dituenik, «ingurukoek bakarrik», dio, zenbaitetan aginduzko lanak egiten ditela nabarmenduta.
Jon Aranaren lanak domekara arte egongo dira ikusgai, arratsaldeko ordutegian:
17:00etatik 21:00etara, hain zuzen.