Huntza taldeak Mutrikun grabatu du 'Aldapan gora' abestiaren bideoa
Barikuan estreinatu zuten bideoklipa, eta bost egunetan 135.000 ikustaldi baino gehiago izan ditu. Taldea Bilbon sortu bazen ere, kide guztiak gipuzkoarrak diraHutza taldeak lehenengo diskoko Aldapan gora abestiaren bideoklipa Mutrikun eta Itziarren gr...
Barikuan estreinatu zuten bideoklipa, eta bost egunetan 135.000 ikustaldi baino gehiago izan ditu. Taldea Bilbon sortu bazen ere, kide guztiak gipuzkoarrak dira
Hutza taldeak lehenengo diskoko Aldapan gora abestiaren bideoklipa Mutrikun eta Itziarren grabatu du. Bost egunetan, bideoak 135.500 bisita inguru eduki ditu.Huntza 2014an Bilboko kaleetan sortutako musika taldea da. Unibertsitate giroan elkartutako sei gaztek osatzen dute, eta beraien helburua sortzen duten musika Euskal Herri osora zabaltzea da.
Taldea Bilbon sortu bazen ere, taldekide guztiak dira gipuzkoarrak. Lehen agerpena martxoaren 8an izan zen, Harro gaude kantua plazaratuz. Abesti horretan, oholtza gainera salto egin zuten lehen emakumeak omentzen dira.
Orain, Usurbilgo Higain estudioan euren lehenengo lana grabatu dute, eta hori Durangoko Azokan aurkeztuko dutela aurreratu dute.