Goi Zalek Urdaibaitik mendi irteera egingo du, azaroaren 12an
Urdaibaiko koba, leize, urzulo eta ubegietatik ibilbidea egingo du Goi Zalek, zapatuan.Gautegiz Arteagako udaletxearen aurrean hasiko dute ibilbidea, 07:45ean, eta haraino autobuses joan nahi dutenentzako ordua 07:30ean jarri dute, Gernikako autobus ge...
Gautegiz Arteagako udaletxearen aurrean hasiko dute ibilbidea, 07:45ean, eta haraino autobuses joan nahi dutenentzako ordua 07:30ean jarri dute, Gernikako autobus geltokian.
24 kilometroko ibilbidea prestatu dute mendi taldekoek: Gautegiz Arteaga-Santimamiñe-Eleisuko lepoa-Gabika-Ondaroko koba-Oma-Basondo-Landeta Goikoa-Kortezubi-Egurrezko oholtza-Erreka hegala eta Gernika-Lumora buelta. Hala ere, gura duenak 18 kilometro egin ditzake, Kortezubirako bueltan Santimamiñen autobusa hartuta (13:45).
Autobusean izena eman
Joana, etorria edo biak autobusean egin gura duenak izena eman behar du aldez aurretik. Prezioa 4 eurokoa izango da. Ibilaldian parte hartuko duen bakoitzak bere jatekoa eta bere edatekoa eraman beharko dituela jakinarazi du taldeak.