Erraustegiaren aurkako mozioa onartu du Mutrikuko Udalak
Aldeko 7 boto (EH Bildu eta B+I) eta kontrako 6 botorekin (EAJ) erraustegiaren aurkako mozioa onartu dute Mutrikun. Zaborren kudeaketa eta erraustegia Mozioa Berdeak + Independenteak koalizioak proposatu zuen, eta koalizio ekologistaren iritziz, erraus...
Zaborren kudeaketa udalaren eskumena dela kontuan izanda, mozioak hondakinak bideratzeko konpromiso hori ez hartzeko, eta teknikoki posible den neurrian, erraustu ordez, beste irtenbide batzuk bilatzeko eskatu zuten.
Osoko bilkuran hartutako erabakia Gipuzkoako Foru Aldundiari eta erraustegiaren esleipenera aurkeztutako enpresei helaraziko diete.