200 lagun, 'Lurrak' zirku ikuskizunagaz gozatzen
Euskaltzaleen Topaguneak antolatzen duen Udagoieneko Ostera kultur zirkuituaren lehenengo ekintza egin zen zapatuan, Markina-Xemeinen. Ikusleak «gustura» geratu zirela esan dute.Arrakastatsua. Horrelakoxea izan zen Euskaltzaleen Topaguneak antolatzen...
Euskaltzaleen Topaguneak antolatzen duen Udagoieneko Ostera kultur zirkuituaren lehenengo ekintza egin zen zapatuan, Markina-Xemeinen. Ikusleak «gustura» geratu zirela esan dute.
Arrakastatsua. Horrelakoxea izan zen Euskaltzaleen Topaguneak antolatzen duen Udagoieneko Ostera kultur zirkuituak Markina-Xemeinen zapatuan eskaini zuen emanaldia. Lurrak zirku ikuskizunak 200 herritar bildu zituen, Uni frontoian. Eta, orokorrean, ikus-entzuleak «gustura» geratu zirela jakitera eman dute.Ikuskizuna ikustera joan zirenen artean ez ziren bakarrik markina-xemeindarrak egon. Izan ere, azaldu dutenez, beste herrietatik ere jende asko etorri zen.
Aurtengo Udagoieneko Osterak zapatuan eskaini zituen lehenengo ekintzak, Markina-Xemeinen eta Arrigorriagan. Eta abenduaren 22ra bitartean, hainbat kultur emanaldi eskainiko ditu Bizkaian.
Hurrengo hitzordua Ken Zazpi musika taldearen kontzertua izango da, barikuan, Zallako Zine antzokian, 20:00etan. Besteak beste, Busturialdeko taldeak Phoenicoperus diskoko abestiak eskainiko ditu.
Euskaltzaleen Topaguneak jakitera eman duenez, sarrerak salgai daude, sarean, Kutxabanken kutxazainetan eta emanaldiak eskainiko diren aretoetan.