Senideekin batera ospatu dute nagusien eguna
Sancti Sipiritus udal zaharren egoitzak, urtero egin modura, nagusien eguna ospatu zuen zapatuan. Egoiliarrak protagonista sentiaraztea dute helburu egun horretan. Aurten, hiru egoiliar omendu dituzte.Urtero egin modura, Sancti Spiritus udal zaharren e...
Sancti Sipiritus udal zaharren egoitzak, urtero egin modura, nagusien eguna ospatu zuen zapatuan. Egoiliarrak protagonista sentiaraztea dute helburu egun horretan. Aurten, hiru egoiliar omendu dituzte.
Urtero egin modura, Sancti Spiritus udal zaharren egoitzak nagusien eguna ospatu zuen zapatuan. Egun horretan, egoiliarrak protagonista sentiaraztea dute helburu.Hala, festa eguna izan zuten zapatuan. Meza ostean, Bermeoko Abesbatzaren emanaldiagaz gozatu zuten, bai eta egoiliarren danborradagaz ere. Bestalde, Alejo Ensunza, Jose Maria Castaños Juanito eta Magdalena Bravo egoiliarrak omenaldi hunkigarriak jaso zituzten. Familiartean igaro zuten eguna, eta senideekin bazkaldu ostean, Kanta kanta lorue ekimenekoekin batera, euskal kantuak abesten ibili ziren. Txo Sevillakoen dantza emanaldia ere eduki zuten.