Goi Zalek Urdaibaitik mendi irteera egingo du hilaren 12an
Urdaibaiko koba, leize, urzulo eta ubegietatik ibilaldia egingo du Gernika-Lumoko mendi taldeak. Gautegiz Arteagako udaletxearen aurrean hasiko dute ibilbidea, 07:45ean, eta haraino autobuses joan nahi dutenentzako hitzordua 07:30ean jarri dute, Gernikako autobus geltokian.
24 kilometroko ibilbidea prestatu dute: Gautegiz Arteaga-Santimamiñe-Eleisuko lepoa-Gabika-Ondaroko koba-Oma-Basondo-Landeta Goikoa-Kortezubi-Egurrezko oholtza-Erreka hegala eta Gernika-Lumo. Hala ere, gura duenak 18 kilometro egin ditzake, Kortezubirako bueltan Santimamiñen autobusa hartuta (13:45).
Joana, etorria edo biak autobusean egin gura duenak izena eman behar du aldez aurretik. Prezioa 4 eurokoa izango da. Mendizale bakoitzak bere jatekoa eta bere edatekoa eraman beharko du.