Gaztegunearen ordezko toki bat bilatzeko batzarra egingo da gaur, Azkuen
Gaztegunea konpontzeko obrak direla eta, Gaztegune eta Kidegune barik daude momentu honetan Lekeitioko gazte eta gaztetxoak. Egoera horri irtenbide bat emateko asmoz, batzarra deitu du gaur arratsalderako, sortu berri den Guraso Aisialdi Taldeak.Batzar...
Batzarra 19:00etan izango da, kultur etxeko Azkue aretoan, eta bertan, dauden beste aukera batzuk jakinarazi eta aztertuko dituztela azaldu dute. «Udal arduradunekin batu ginen, eta proposamen ezberdinak atera ziren», esan dute. Horiek partekatu nahi dituzte orain, herritarrekin, «Gaztegunea zabaldu bitartean beste lekuren bat aukeratzeko». Izan ere, 100 bat ume baino gehiagok erabiltzen zuten gazteentzako gunea.