50. urteurreneko ospakizunen baitako bigarren ekimena antolatu du Eleizalde Ikastolak. Oraingoan, hitzaldi bat antolatu dute. Eguenean, hain zuzen ere,
Koldo Saratxaga Bermeora etorriko da
XXI.mendeko erronkak hezkuntzan hitzaldia eskaintzera.
Nestor Basterretxea aretoan izango da hitzaldia, 19:30ean. Egueneko hitzaldi horretan, hezkuntzaren egungo egoera aztertuko du eta proposamenak egingo ditu.
Koldo Saratxaga. Argazkia: EHU
NER GROUP elkartearen sortzaile eta sustatzailea da Saratxaga. Enpresak beste modu batera antola daitezkeela uste du. Era berean,
harremanak beste modu batera egin daitezkeela aldarrikatzen du. Saratxagak, bestalde,
interes berezia dauka
hezkuntzan. Egungo hezkuntza sistemagaz nahiko kritikoa da,
beste hezkuntza baten aldeko apustua egiten du berak. Haren ustez, “ikasleak lanerako heztea baino, pertsonak izateko hezi beharko lirateke”.
Saratxagak pertsonek garrantzia izango duten eredu bat bilatzen du, “etika eta gardentasuna nortasun ezaugarri izango dituen gizarte eredu bat”, hain zuzen ere. Ikasleak “askatasunerako” hezi behar direla dio: “Enpresa ereduan bezala, eskolan pertsonak dira oinarri. Aldiz, zer erakusten diegu ikasleei? Lehiatzen”.