Bermeon egin zuten Busturialdeko dantzari nagusien eguna, zapatu iluntzean. Mundakako Egunsenti, Busturiko Irrintzi Alai, Foruko Urdaibai, Gernikako Elai-Alai, Bakioko Itxas-Alde, Gautegiz Arteagako Artie eta Bermeoko Alkartasuna dantza taldeetako dant...

Bermeon egin zuten Busturialdeko dantzari nagusien eguna, zapatu iluntzean. Mundakako Egunsenti, Busturiko Irrintzi Alai, Foruko Urdaibai, Gernikako Elai-Alai, Bakioko Itxas-Alde, Gautegiz Arteagako Artie eta Bermeoko Alkartasuna dantza taldeetako dantzariek parte hartu zuten; 220 dantzari inguru, elkarregaz. Artza frontoian egin zuten, hain zuzen, dantza erakustaldia. Herritar askorentzat, gainera, zapatuko arratsalde euritsuari aurre egiteko aterpe bilakatu zen, eta leku gutxi egon ziren soberan. Erakustaldiaren ostean, elkarregaz afaldu zuten dantzariek, eta, zelan ez, dantzan amaitu zuten eguna, Akerbeltz erromeriaren musikagaz.