Basurdeek puntu garrantzitsua lortu dute El Salvadorren kontra
Gernika RTk 11-6 galdu zuen El Salvadorren aurka zapatuan. Defentsako puntu gehigarria lortu ostean, 13 puntu ditu, eta Ohorezko Mailako sailkapeneko zortzigarrena da. Atzetik Getxo Artea eta Ciencias daude, 8 puntugaz, eta aurretik Ampo Ordizia hurren...
Lehia bizia
Zapatuko partidan bi taldeek hasierako minutuetatik indarrak neurtu zituzten, eta aurkariaren defentsan tarteak zabaltzeko ahaleginean jokatu zuten.
Joan-etorria etengabea zen, eta bietako edozeinek estreinatu zezakeen markagailua. Hain zuzen ere, basurdeek izan zuten horretarako aukera zigor-entsegu bati esker, baina Pichlerrek ez zuen transformazioan asmatu. Horren ostean, berehala heldu zen etxekoen erantzuna. Zigor entsegua ondo aprobetxatu, eta 3-0eko markagailuagaz aurretik jartzea lortu zuten. Horrela heldu ziren atsedenaldira.
Etengabeko ahaleginaren saria 57. minutuan heldu zen basurdeentzat. Pichlerrek berdinketa lortu zuen, eta jarraian, hark transformaturiko zigor entseguagaz, 3-6 jarri ziren. Etxekoak suspertu egin ziren, eta partidaren kontrola bereganatu zuten.