Arnaitz Burgoa ondarrutarrak merezitako 7. postua lortu du Floridako Ironmanean
Bere adin kategorian laugarren postua lortu du Burgoak. 9 ordu, 10 minutu eta 8 segundo behar izan ditu 206 kilometroko proba burutzeko. Esperotakoa baino emaitza hobea lortu duArnaitz Burgoa Egiguren triatleta ondarrutarrak emaitza paregabea lortu du ...
Bere adin kategorian laugarren postua lortu du Burgoak. 9 ordu, 10 minutu eta 8 segundo behar izan ditu 206 kilometroko proba burutzeko. Esperotakoa baino emaitza hobea lortu du
Arnaitz Burgoa Egiguren triatleta ondarrutarrak emaitza paregabea lortu du Floridako (AEB) Panama City Beachen jokatu den Ironman proban. Sailkapen orokorrean 7. amaitu du Koaxi S Concept taldekoak.Triatleta ondarrutarrak, gainera, 4. postua lortu du bere kategorian, 40-44 urte bitarteko adin kategorian, hain zuzen ere. Proba amaitu ostean, oso pozik agertu da Burgoa. «Espero baino emaitza hobea lortu dut», adierazi du.
Proba burutzeko 9 ordu, 10 minutu eta 8 segundo behar izan ditu ondarrutarrak Jack McAfee irabazleak baino 21 minutu eta 53 segundo gehiago. Ordubete, 3 minutu eta 9 segundotan bete ditu igeriketako 3 kilometro eta 800 metroak; 4 ordu, 44 minutu eta 29 segundo behar izan zituen bizikletako 180 kilometroak amaitzeko, eta maratoiko tartea 3 ordu eta 15 minutuan bete du.
Oso gogorra
Burgoak nabarmendu duenez, lasterketa oso gogorra izan zen. Mexikoko golkoko uretan egindako igeriketako zatia, oro har, gogorra izan zela adierazi du Koaxikoak. «Uretan mugimendu oso handia egon zen. Bi bueltan egin behar izan genituen igerian, 1.900 metrokoa bakoitza, eta olatu handia zegoenez, buiak ezin ikusita ibili nintzen».
Igeriko proba ez eze, bizikletakoa eta korrikakoa ere gogorrak izan zirela gaineratu du Burgoak. «Bizikletako ibilbidea oso laua baldin bazen ere, haizeak denetik jotzen zuen, eta horrek asko nekatu ninduen. Nekea, batez ere, korrikako azken partean igartzen hasi nintzen. Azken 8 kilometroak amaigabeak izan ziren».