Seme-alaben autonomia bultzatzeko hitzaldiak
Eskola Bideak antolatuta, seme-alaben autonomia nola bultzatu azaltzeko hitzaldiak emango ditu Osasusareako kide eta pediatra Txabi Txakartegik Gernika-Lumon. Euskaraz eta gazteleraz emango ditu hitzaldiok. Autonomia, bi kate hautsi beharrekoak izenburupean, bariku honetan –azaroaren 11n– Astran ariko da Txakartegi, euskaraz. Gaztelerazko berbaldia, aldiz, hilaren 25ean (barikua) emango du, Elai-Alai aretoan. Biak ala biak, 17:30ean hasiko dira.
Txakartegik gurasoentzako hitzaldiak emango ditu, eta, horietan, seme-alaben atonomia nola bultzatu azaldu eta horertarako pautak emango ditu.