'Pasio hutsa' liburua landuko dute barikuko irakurleen txokoan
Annie Ernaux idazlearen Pasio hutsa liburua landuko dute hilabete honetako irakurleen txokoan. Barikurako jarri dute hitzordua; 18:30ean batuko dira liburutegiko hirugarren solairuan.
Alaine Agirre bermeotarrak gidatuko duen bigarren saioa izango da barikukoa. Parte hartu gura duten horiek liburutegian bertan eskatu ahalko dute liburua.
Pasio hutsa liburua pasio eta amodio istorioa da; grinaren, antsiaren eta desiran kontaketa. Gizon bat eta emakume bat dira pasioak lotzen dituen bi pertsonaiak: Emakumea da pasioaren, desiraren subjetua; eta, gizona, berriz, objektua, desiratutako gorputza. Pasio irrazional, ametsezko eta maiz irreala da liburuan kontatzen dena.