Zapatuan Zamudion lehiatu zuten Euskadiko Goma Gaineko Txapelketaren 320 kiloko 1. jardunaldia.
Bederatzi taldek bi multzotan banatuta burutu zuten haien jarduna. Bertoko taldea izan zen A multzoko onena. B multzoan, ostera, azken aurreko taldea izan zen Murueta.
Argazkia: Murueta Sokatira Taldea.
2. jardunaldia, domekan
Asteburu honetan Bizkaitik Gipuzkoarako jausia egin, eta Anoetan lehiatuko dute 320 kiloko 2. jardunaldia. Domekan, 11:30ean hasiko da lehia. Ondoren, bi aste barru jokatuko dute kategoria horretako finala, Ibarran. Hilaren 19an 17:00etatik aurrera jokatuko dute finala.
Bestalde, hilaren 26an Artziniegan jokatuko dituzte 300 eta 260 kiloetako lehen jardunaldiak. Bigarren jardunaldia Asteasun izango da, abenduaren 4an, eta bi kategorien finalak abenduaren 17an lehiatuko dituzte Kortezubin.
- JARDUNALDIKO SAILKAPENAK:
- Murueta A (4 puntu)
- Ibarra A (3 puntu)
- Txantrea (2 puntu)
- Gabadi (puntu 1)
- Beti Gazte (5 puntu)
- Ñapurrak (3,5 puntu)
- Ibarra B (3,5 puntu)
- Murueta B (2 puntu)
- 6 Conceyos (puntu 1)