Udalak garbitasunaren garrantziaz kontzientziatu nahi ditu herritarrak
Gernika-Lumoko Udalak errotuluz betetako freskagarri lata forma duen panel bat jarri du Merkurio Iturrian. Ekimen honen bitartez udalerria garbi mantentzeko motibatu nahi dituzte herritarrak.
Setsibilizazio kanpaina honek gune publikoak garbi mantentzearen garrantziaz konturatuarazi nahi ditu herritarrak.
Ekimen hau, antzerki formatoa izango duen Street Marketing jarduera batekin osatuko da. Gaur eta bihar egingo dute antzezlana, 18:00etan.