Gizarte Ongizate Udal Patronatuko presidente Benito Ibarrolazak azaldu duenez, “urtero egiten den jai horren bitartez,
egoiliarrak protagonista sentiarazi gura ditugu”.
Egoiliarrak danborrekin. Argazkia: Bermeoko Udala
11:30ean, mezarekin emango diote hasiera egunari. Horretan nagusiak izango dira irakurketak eta eskaintzak egingo dituztenak. Horrez gain,
hiru egoiliar omenduko dituzte: Alejo Ensunza, Jose Maria Castaños
Juanito eta Magdalena Bravo. Udal zaharren egoitzan denbora gehien daramatzaten egoiliarrak dira.
Meza ostean,
Bermeoko abesbatzak emaldia eskainiko du eta horren ostean, aurrekoetan egin modura, egoiliarren
danborradaz disfrutatzeko aukera izango dute bertaratutakoek.
Egun horretan,
egoiliarrek senideekin bazkaltzeko aukera izango dute zaharren egoitzan bertan, senideek ez duten horiek, berriz, boluntarioen laguntza izango dutela zehaztu dute.
Bazkaldu ostean, festa giroan jarraituko dute. Besteak beste,
Kanta Kanta lorue ekimeneko parte hartzaileen euskal kantuekin disfrutatzeko aukera izango dute egoiliarrek. Dantzarako tartea ere edukiko dutela azaldu dute.