Bihar Zamudioko pilotalekuan lehiatuko dute lehen jardunaldia, 17:00etatik aurrera.
320 kilotan bederatzi talde ariko dira lehian, bi multzotan banatuta. A multzoan Murueta A, Ibarra A, Txantrea eta Gabadi daude. B multzokoak, berriz, Ñapurrak, Murueta B, Ibarra B, 6 Conceyos eta Beti Gazte dira.
Bestalde, 300 kilotan hamabi talde lehiatuko dira. A multzoa talde hauek osatuko dute: Beti Gazte A, Ibarra A, Murueta A, Txantrea, 6 Conceyos eta Berriozar. B multzoan, Murueta B taldeko sokatiralariekin batera, Ibarra B, Beti Gazte B, Ñapurrak, Ustaritzeko Gazteria eta Kaskalluetako kideak ariko dira lehian.
320 kiloko zein 300 kiloko kategorietan, sei talde sailkatuko dira finalera (multzo bakoitzetik hiru).
Emakumezkoak 260 kilotan lehiatu dira Ibarra, Bizindar, Badaiotz, Txantrea eta Ustaritzeko Gazteria taldeak (baliteke Berriozarrrek ere parte hartzea).
EGUTEGIA:
- Azaroak 5: Zamudio
- Azaroak 13: Anoeta
- Azaroak 19: Ibarra
- Azaroak 26: Artziniega
- Abenduak 4: Asteasu
- Abenduak 17: Kortezubi