Morgako Udalak 'Facundorena' poltsak banatuko ditu herrian
Herria ez zikintzeko, Morgako Udalak Facundorena poltsak banatuko ditu herriko tabernetan. Poltsa horiek bereziki diseinatuta daude pepita azalekin herria ez zikintzeko. Facundo enpresak dohainik eman ditu.
Udalak jendea gonbidatu nahi izan du poltsa bikoitz horiek erabiltzera, herriko kale, plaza eta parkeetako zorua pepita azalekin ez zikintzeko.
Facundorenak pepita edo bestelako fruitu lehorrak erosten dituzten pertsonei emateko banatuko dira tabernetan. Paperezko poltsek bi konpartimendu izango dituzte, batean pepita osoak sartzeko, eta bestean azalak sartu ahal izateko.
Facundo enpresagaz herri garbiago bat lortu nahi izan dutela adierazi dute Morgako Udaleko ordezkariek.
Mundakako Udala ere Pipapelerak banatzen hasi ziren urrian, herrian pipen zikinkeriagaz zegoen arazoagaz bukatzeko. Pipapelerek ere bi konpartimendu dituzte hauek ere saltokietan banatzen dituzte.