Gernikako 32. Milia Herrikoian 600 parte hartzailetik gora batuko dira
Zazpi kategoria egongo dira. 16:00etan hasiko da proba, aurre-benjamin mailako umeen saioagaz. Korrikalari nagusienek 1.650 metroko zirkuitua burutuko duteEhunka parte hartzaile batuko dira bihar arratsaldean, Gernikako 32. Milla Herrikoian.Ume, gazte ...
Zazpi kategoria egongo dira. 16:00etan hasiko da proba, aurre-benjamin mailako umeen saioagaz. Korrikalari nagusienek 1.650 metroko zirkuitua burutuko dute
Ehunka parte hartzaile batuko dira bihar arratsaldean, Gernikako 32. Milla Herrikoian.Ume, gazte zein nagusiak Artekale kalean elkartuko dira zirkuitua burutzeko. 600 partaide baino gehiago espero dituzte.Parte hartzaileen datu zehatzik ez daukate oraindik. Izan ere, nagusien kategorietakoek zapatuan ere izena eman ahalko dute. Antolatzaileak Elai Alai aretoan egongo dira dortsalak banatzen, eta nagusienek bertan izena eman ahalko dute, proba hasi baino ordu erdi lehenago.
Ikastetxeetako eskola umeetan hiru kategoria daude: aurre-benjaminak (2009-2010 jaiotakoak), benjaminak (2007-2008 jaiotakoak) eta alebinak (2005-2006 jaiotakoak).
Nagusietan, berriz, beste lau kategoria bereizi dituzte: txikiak (2003-2004 jaiotakoak), kadeteak (2002an jaiotakoak), gazteak (2000-2001 jaiotakoak) eta junior, absolutu eta beteranoak.
16:00etan hasiko da aurre-benjaminen proba, eta 150 metroko distantzia burutuko dute. Ordubete beranduago hasita, benjaminek 300 metroko lasterketa lehiatuko dute. 17:30ak inguruan hasiko da alebinen lehia, eta horiek 600 metroko zirkuitua egingo dute.
Nagusietan, txikien mailan, 18:00etan hasiko dira neskak, eta mutilek, hamar minutu beranduago ekingo diote probari. Guztiek 900 metroko lasterketa lehiatuko dute. Txikiek amaitu ostean, kadeteen txanda izango da, eta horiek 1.200 metroko proba egin beharko dute. 18:20 inguruan hasiko dira neskak, eta mutilak, ostera, hamar minutu beranduago irtengo dira. Ondoren, gazte mailako neskak lehiatuko dira, 18:40an hasita, eta hamar minututuko tarteagaz hasiko dira mutilak. Halaber, 19:00etan hasiko dira junior, absolutu eta beterano mailako neskak, eta horien ostean aterako dira mutilak.
Jubenilen eta juniorren, absolutuen eta beteranoen kategorietako partaideek 1.650 metroko zirkuitua burutuko dute, milia herrikoari amaiera emanez.