Busturialdeko dantzari nagusiak Bermeon batuko dira bihar
Artza frontoian egingo dute dantza ikuskizuna, 19:30etik aurrera. Elkarregaz dantzatuko dute lehenengo, eta, gero, talde bakoitzak bere emanaldia eskainiko duBusturialdeko 30. Dantzari Eguna ospatuko dute dantzari nagusiek bihar. Alkartasuna Dantza Tal...
Artza frontoian egingo dute dantza ikuskizuna, 19:30etik aurrera. Elkarregaz dantzatuko dute lehenengo, eta, gero, talde bakoitzak bere emanaldia eskainiko du
Busturialdeko 30. Dantzari Eguna ospatuko dute dantzari nagusiek bihar. Alkartasuna Dantza Taldea aurten 40.urteurrena ospatzen ari dela eta, Bermeon jarri dute hitzordua.19:30etik aurrera izango da dantza ikuskizuna, Bermeoko Artza frontoian. Urtero legez, honako taldeek parte hartuko dute: Mundakako Egunsenti, Busturiko Irrintzi Alai, Foruko Urdaibai, Gernikako Elai-Alai, Bakioko Itxas-Alde, Gautegiz Arteagako Artie eta Bermeoko Alkartasuna Dantza Taldea.
Ordu eta erdi
220 dantzari inguru batuko dira bihar Bermeon. Hala, egun horretan, ordu eta erdi inguruko emaldi batean, dantza ugari eta askotarikoak ikusteko aukera paregabea egongo da Artza frontoian. Talde guztietako dantzariak batera hasiko dute dantza ikuskizuna hurrengo dantzekin: Dantzari dantza, agurra, makil txiki, boastitxea eta kaxkarotak. Ondoren, dantza talde bakoitzak 10 minutuko erakustaldia egingo duela esan du Alkartasuna Dantza Taldeko presidente Gaizka San Pedrok.
Busturialdeko Dantzari Eguna «egun berezia» izaten dela dio San Pedrok: «Aspaldidanik harreman oso estua daukagu, eta umeena zein nagusiena, guztiak batzeko egun bereziak izaten dira».
Dantza ikuskizuna amaitu ostean, festarako tartea hartuko dute dantzariek. Bermeoko Kafe Antzokian batuko dira elkarregaz afaltzeko. 192 lagun inguru egongo direla jakinarazi dute. Ondoren, dantzan jarraituko dute Akerbeltz erromeriagaz, antzokian bertan.