XX. Xixili Torneoa lehiatuko dute zapatuan, Bermeon
Xixili Gimnastika taldeak Bermeoko Udalaren Kirol Patronatuaren laguntzagaz antolatzen duen txapelketak ospe handi hartu du, eta lehen mailan lehiatzen diren hamazortzi taldetako kideek lehiatuko dute. 17:00etan hasiko da torneoa.
Etxeko taldeagaz batera, hainbat euskal taldek parte hartuko dute. Bizkaitik Sakoneta, Dana eta Santutxu taldeetako ikasleak lehiatuko dira, Gipuzkoako talde bakarra Ipurua izango da, eta Oskitxo eta Aresketa talde arabarretako kideak ere ariko dira lehian.
Bestalde, Calahorra talde errioxarra, Asturiasko Versalles eta Siero taldeak eta Gazte eta Leongo Armonia taldeko gimnastikalariak ere Arenen egongo dira. Halaber, parte hartzaile gehienak talde kantabriarretakoak izango dira: Santander, Castro Urdiales, Laredo, Torrelavega, Serpentinas, Cartes eta Santillana-Reocin.