Uemako herrietan mediku eta pediatra erdaldunak daudela salatu dute
Euskararik ez dakiten mediku eta pediatren datuak jaso dituzte. Ajangizko, Bermeoko, Lekeitioko, Markina-Xemeingo, Munitibarko, Ondarroako eta Mutrikuko arazoak aztertu dituUdalerri Euskaldunen Mankomunitateak jakitera eman duenez, Uemako zenbait herri...
Euskararik ez dakiten mediku eta pediatren datuak jaso dituzte. Ajangizko, Bermeoko, Lekeitioko, Markina-Xemeingo, Munitibarko, Ondarroako eta Mutrikuko arazoak aztertu ditu
Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak jakitera eman duenez, Uemako zenbait herritan mediku eta pediatra erdaldunak daude, eta, hortaz, herritarren hizkuntza eskubidea urratzen ari dira.Euskaraz ez dakiten mediku eta pediatren zerrenda osatu du aipatu erakundeak. Hala, egoera konpontzeko lankidetzarako proposamena luzatu die Osakidetzari eta Osasunbideari, beste behin, batzartzeko eskatuz.
«Euskal Herriko udalerririk euskaldunenetan 289 mediku eta pedriatra daude, eta horietatik 73 ez dira gai euskaraz aritzeko. Lautik bat», zehaztu dute.
Hain zuzen ere, familia eta larrialdi medikuen artean, 233 profesionaletik 53 (% 22) dira euskaraz berba egiteko gai ez direnak. Pediatren kasuan, berriz, %35 ez da gai euskaraz aritzeko (56 pediatretatik 20).
Bertoko udalerriei dagokienez, Ajangizko, Bermeoko, Lekeitioko, Markina-Xemeingo, Munitibarko, Ondarroako eta Mutrikuko osasun zentroetan osagilea edota pediatra erdalduna dela azaldu dute.
Herritarrek medikuagaz euskaraz egiteko duten zailtasunen berri ematen aspalditik ari da Uema, eta zehaztu dutenez, «aldaketak aldaketa, bere horretan irauten du arazoak».
Azterketa, herriz herri
Ondorioz, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako zein Nafarroako osasun etxeetako profesionalen hizkuntza-gaitasunen azterketa egin du Uemak. Hau da, Osakidetzako zein Osasunbideko lan taldeak begiratzeagaz batera, udalerriz udalerri hitz egin du euskara teknikari, politikari, anbulatorioetako langile eta herritarrekin.
Euskal erakundeak 2013. urtean egin zuen halako aurreko azterketa, eta ordutik, osasun etxe batzuetan egoerak hobera egin duela adierazi dute, baina beste batzuetan okerrera egin edo bere horretan mantendu delako kezka agertu dute: «Udalerri batzuetan, bereziki larria da egoera. Izan ere, sendagile edo pediatra guztiak dira euskaraz egiten ez dutenak».
Udalerri euskaldunetan egingo diren kontratazio berri guztietan profesional euskaldunak kontratatu daitezela eskatu du Uemak, beste behin. Eta salatu du udako ordezkapenetan euskaraz ez dakiten medikuak jarri dituztela dozenaka osasun zentrotan, Aulestikoan, esate baterako.