Udalak garbiketa zerbitzurako ibilgailu berrien flota aurkeztu du
Hogeita bat ibilgailuz osatutako garbitasunerako zerbitzu berria ingurumenagaz jasangarriagoa izango da, herritarren bizi kalitatea hobetzeko Ander zarragaHerriko kaleak garbi mantenduko dituzten 21 ibilgailu berri aurkeztu ditu udalak. Ingurumenagaz j...
Hogeita bat ibilgailuz osatutako garbitasunerako zerbitzu berria ingurumenagaz jasangarriagoa izango da, herritarren bizi kalitatea hobetzeko Ander zarraga
Herriko kaleak garbi mantenduko dituzten 21 ibilgailu berri aurkeztu ditu udalak. Ingurumenagaz jasangarriagoak eta herritarrei eragozpenak ekiditeko isila- goak diren tresna berriek herriko kaleak garbitzeko zerbitzua hobetuko dute. Aurkezpenean Jose Mari Gorroño Gernika-Lumoko alkatea, Maria Uribe Ingurumen zinegotzia eta udal teknikariak egon ziren.Berrikuntza horren bitartez, udalak garbiketa zerbitzu modernoa ezarri nahi izan du, Gernika-Lumo jasangarritasun eta ingurumen politikan herri aitzindaria izateko helburuagaz.
Azken urteetan egindako inbertsioengatik eta lanengatik zenbait sari ere jaso izan ditu Gernika-Lumok; horien artean, 2014ean jaso zuen Urrezko Erratza dago.
Udalak emandako datuen arabera, urtean 2.768.830,77 euroko kostua dauka garbiketa eta hondakinen bilketa zerbitzuak.
Ibilgailu elektrikoak izanda, kutsadura gutxiago sortuko dute, makinek sortzen duten zarata murriztuko delako. Udal taldeak adierazi du Europar Batasunaren segurtasuna eta kutsadura neurtzeko Euro 6 araudia betetzen dutela.
Garbiketa zerbitzu berrirako aurkeztu zituzten ibilgailu berrien artean, hiru makina garbitzaile daude, bat kaleak garbitzeko, beste bat errepideetarako eta elektrikoa den hirugarren bat. 8.000 litroko edukiera duen zisterna bat, hidrogarbigailu bat, ibilgailu elektriko laguntzaile bat, triziklo elektroniko bat, galdarak garraiatzeko gurdi bat, putz egile elektriko bat, gatz sakabanatzaile bat, edukiontziak jasotzeko ibilgailu elektroniko bat, ekipamenduetarako furgoneta bat, zamalanak albotik egiteko ibilgailu bat, zamalanak atzeko aldetik egiteko beste ibilgailu bat, gune elektriko bat eta lana gainbegiratzeko bi bizikleta elektriko eskuratu dituzte. Halaber, 338 garbitzeko gailu eta edukiontzi berri jarriko dituztela ere adierazi zuten; edukiontzi, paperontziak eta gune berdeak, besteak beste.
Makina eta tresna horiek guztiak martxan jartzeko arduradunak udal garbiketa taldeko 32 langileak izango dira. Haien lanari esker, asteburu eta aste barruko garbiketa zerbitzua etengabea da, bai aste barruan, baita asteburu eta jaiegunetan ere.
Edukiontzi berriak
Ibilgailuez gain, udalak etxeko hondakin bereziak batzeko erabiliko den zerbitzu berria ere aurkeztu zuen. Haren bitartez, toxikoak diren produktuak eta orain arte birziklatu ezin izan diren pinturak, lakak, barnizak, fluorezsenteak, hondakin elektronikoak, kimikoak, pilak… botatzeko balio duen edukiontzi berezia izango gute herritarrek.
Edukiontzi berri horrek hondakinak sailkatzeko erraztasunak ematen ditu, gero birziklatu ahal izateko. Edukiontziak udalerriko toki jakinetan jarri dituzte, eta batzuk mugitu egingo dituzte.