Tipi-tapa, Eibar eta Nabarniz artean
Hamazortzi pertsonak burutu zuten zapatuan 40. Eibar-Nabarniz ibilaldia. 06:00etan autobusean Nabarniztik irten, eta ordu bete beranduago hasi zuten martxa Eibarren. Athletic Nabarniz Elkarteko kideek nabarmendu dutenez, eguraldi eta giro aparta izan z...
Hamazortzi pertsonak burutu zuten zapatuan 40. Eibar-Nabarniz ibilaldia. 06:00etan autobusean Nabarniztik irten, eta ordu bete beranduago hasi zuten martxa Eibarren. Athletic Nabarniz Elkarteko kideek nabarmendu dutenez, eguraldi eta giro aparta izan zituzten. 30 kilometro inguruko ibilbidea egin ostean, partaide gehienak 12:00ak eta 15:00ak artean heldu ziren helmugara.