Korrikalariz bete dira Lekeitioko kaleak
166 korrikalarik, 90 nagusik eta 76 umek egin zuten aringa-aringa domeka goizean Lekeitioko kaleetan zehar. Parte hartzea helburu, ume, gazte zein nagusientzako krosak egon ziren 11:30etik aurrera. Nagusien lasterketak 12:15ean irten zuen plazatik, eta...
166 korrikalarik, 90 nagusik eta 76 umek egin zuten aringa-aringa domeka goizean Lekeitioko kaleetan zehar. Parte hartzea helburu, ume, gazte zein nagusientzako krosak egon ziren 11:30etik aurrera. Nagusien lasterketak 12:15ean irten zuen plazatik, eta helmugaratzen lehena Ibon San Migel atleta izan zen. Emakumeetan, berriz, Aintza Iturraspe nagusitu zen.