Indaba eta ardoa izango dira azoka bereziko protagonistak
Hileko lehen zapatuetako ohiturari jarraituz, asteburu honetan azoka berezia egingo dute Gernika-Lumoko Merkatu Plazan. Oraingo honetan indabei eta ardoari eskainitako eguna izango da.
Bertaratzen direnek indaba plater bat dastatzeko aukera izango dute, ardoarekin lagunduta.
Bestalde, larunbatero egoten diren eskualdeko baserritarrak ere bertan izango dira, ortuariak eta frutak saltzen. Hauekin batera ohikoak diren artisauak ere egongo dira, beren eskulanak saltzen.
Gainera, haurrentzako jolasak ere jarriko dituzte, familia guztiarentzako eguna izan dadin.