Bizilagunak ekimena egingo dute azaroaren 13an, Lekeition
Atzerritarren eta bertokoen arteko ezagutza sustatu eta haien arteko bizikidetza baldintzatzen duten aurreiritziak gainditzeko elkargune berezi bat osatzea helburu duen Bizilagunak ekimena jarriko dute abian lehen bider Lekeition. Azaroaren 13an bertok...
Bazkari bakoitzean, familiez gain, dinamizatzaile batek parte hartuko du, antolaketan laguntzeko. «Ekimenak harreman berriak egiten lagundu dezake, lagunak egiten bertakoen eta bizitoki berri bat topatu duten atzerritarren artean», azaldu dute antolatzaileek.
Ekimena ez da soilik Lekeition gauzatuko. Egun berean, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herri eta hirietako etxe ugaritan egingo da.
Ekimenean parte hartu nahi duten Lekeitioko familiek azaroaren 8ra arteko epea daukate izena emateko. Izena Lekeitioko Udalaren bulego orokorretan eman daiteke, edo bestela agurtzane-ongintza@lekeitio.eus helbide elektronikora idatzita.