Bermeoko Udalaren Kirol Patronatuak kirol ekintzetako erabiltzaileen artean egindako inkesta baten arabera,
Araneko kiroldegiko erabiltzaileen gogobetetze maila handia da.
Araneko kiroldegiko zenbait erabiltzaile fitness funtzionaleko
Aurten bi inkesta egin dituzte. Alde batetik,
lurreko kirol ekintzen asetasun maila ezagutu gura izan dute, eta
101 erabiltzailek bete dute inkesta. Horien batez besteko gogobetetze maila
8,20 puntukoa da. Beste alde batetik, aurten,
uretako kirol ekintzetako erabiltzaileak ere kontuan izan dituzte.
104 erabiltzailek egin dute inkesta, eta horien gogobetetze maila
7,84 puntukoa da.
Irune Ormaetxe kirol saileko zinegotziak azaldu duenez, “Datuak onak badira ere,
ahaleginak egiten jarraitu behar dugu, kirolarien asebetetze maila mantentzeko edo hobetzeko”.
Araneko kiroldegiko kudeaketa hobetzeko helburuagaz egin dute, beste behin ere, inkesta. Kirol ekintzetan parte hartzen duten erabiltzaileei
hainbat alorrei buruzko galderak egin dizkiete: ekintzei buruzko informazioaz, izena emateko prozeduraz, antolaketaz, kopuruaz, ordutegiaz eta prezioaz galdetu diete, besteak beste.
Lurreko kirol ekintzen inguruan egindako galdera guztiek 5 puntutik gorako erantzunak jaso dituzte.
Baxuena prezioak jaso du; 5,8.
Altuena, berriz, monitoreen gaitasun profesionalak, 8,68. Kirol guneari buruzko galderak (tenperatura, antolamendua, akustika…) 6,57 puntu jaso ditu, eta garbitasunak, berriz, 6.66 puntu.
Kanpainari buruz jasotzen duten informazioaz eta izena emateko prozeduraz galdetuta, 6,32 eta 7,26ko puntuazioa eman dute. Bestalde, langileek eskaintzen duten arretak, 7,46 puntu jaso ditu.
Uretako kirol ekintzetan, aldiz,
kanpainari buruzko informazioari buruzko galderak izan da puntu gutxien, 6,05.
Hobeen baloratu dutena, berriz,
monitoreen gaitasun profesionala izan da, 8,43 puntugaz.
Kirol guneak 6,39 puntu jaso ditu; garbitasunak, 7,09; izena emateko prozedurak, 7,05; ordutegiak, 6,19; eta, prezioak, 6,40, batzuk aipatzekotan. Langileeen arretak, berriz, 7,36 puntu izan ditu.