Udal Gobernuak alderdi ezberdinekin hainbat adostasun lortu ondoren, Bermeoko Udalak
2017. urterako ordenantza fiskalak, zergak eta tasak onartu ditu azken osoko bilkuran.
udalbatza osatzen duten alderdu guztietako zinegotziak, azken osoko bilkuran
Datorren urtera begira, zerga, tasa eta prezio publikoetan izango diren eguneraketak asko izango badira ere, berritasunik nabarmenena Ondasun Higiezinen Gaineko Zergan (OHGZ) emango da. EH Bildu, Guzan eta Izartu Bermeoren aldeko botoekin,
etxebizitza hutsek OHGZn %50eko gainkarga edukitzea onartu zuten. Eusko Alderdi Jeltzaleak, berriz, neurri horren aurka bozkatu zuen.
Bermeon
2.000 etxebizitza huts baino gehiago daudela esan du Bermeoko alkate Idurre Bidegurenek. Horietatik
700 inguru Alde Zaharrean daudela dio, eta udalaren helburua e
txebizitza huts horiek merkatuan sartzea dela azaldu du. Horregatik erabaki dute %50eko gainkarga hori ezartzea.
Alde Zaharreko
etxebizitza hutsak gazteek alokatu ahal izateko, programa bat diseinatzen ari direla jakinarazi du, bestalde, Bidegurenek: «Alde Zaharra biziberritzeko proiektuaren barne dago programa hori; helburuetako bat gazteentzat Alde Zaharra erakargarria izatea delako».
«Diru gehiago jasotzea»
Zinegotzi jeltzaleek gainkarga horren aurka bozkatu zuten. «Gainkargaren helburua alokairua sustatzea dela badiote ere, EAJren ustez, neurri horren
helburu bakarra herritarren kontura diru gehiago jasotzea da».
Alokairua sustatzea helburu balitz,
herrian dagoen alokairuen eskaintza eta eskaria zein den aztertu beharko litzateke EAJren ustez. «Ez dugu uste errentako etxebizitzen eskaintza eskaria baino handiagoa denik. Eta neurri hori aplikatu baino lehen, ikerketa hori egiteko eskaria egin genuen arren, ez da horrelakorik egin».
Gazteen alokairua dela eta, jeltzaleen ustez gazteen arazoa ez da errentako etxebizitzen falta, «baizik eta baliabide ekonomikoen falta». %50eko gainkarga horregaz, udalak 200.000 euro baino gehiagoko diru sarrerak edukiko dituela diote EAJko zinegotziek, «diru kopuru hori, baina, ez da alokairua sustatzen lagundu ahalko lukeen helburu zehatz baterako konprometitu».
Etxebizitzetako huts asko Alde Zaharrean egoteak «irisgarritasun faltagaz» lotura duela diote: «Zoritxarrez, bertako bizilagun asko herriko beste gune batzuetara joan beharra eduki dute.
Jabeei zigorra jarri ordez, arazoari irtenbidea ematen saiatu beharko litzateke udala».
Hobariak
Bestalde, Ondasun Higiezinen Gaineko Zergan zenbait hobari ere onartu dituzte. Besteren artean, hondamendia jasan duten eraikinek %100eko hobaria izango dute. BICEsen karga tasa, berriz, %1,4626 izatea onartu du udalak. Era berean, trakzio mekaniko ibilgailuen zergan, hobariak edukiko dituzte ibilgailu ekologiko zein historikoek.
Urteetan igo barik egon den eta Udalkutxak ahalegin fiskala kalkulatzerakoan kontuan hartzen duen
sastar batze zerbitzuaren tasa berria ere onartu dute. Hiru hilabetero 13,23 euro ordaindu beharrean,
14 euro ordainduko dira. Igoera horrek, hala ere, ez du eraginik izango denda, ostatu, bulego eta antzekoetan. Alkateak azaldutakoaren arabera, «etxebizitzetako sastar batze zerbitzuaren kostu osoa ordaintzeko 24 euro ordaindu beharko lirateke».
Hilerriko tasak ere gora egingo du %3. Zerbitzu horrek 107.400 euroko kostua duela esan du Bidegurenek, eta udalaren sarrerak 21.000 euro direla gogorarazi du. %10 igoko da, berriz, ibilgailuak zepoagaz daudenean handik kentzeko ordaindu beharreko tasa: 61,20 euro ordaintzen dira orain, 2017an, berriz, 67,32.
Bermibusaren noizbehinkako bidaia ere garestitu egingo da, eta
euro bat ordaindu beharko da. Era berean, familia ugariek Bermibus zerbitzuan hobariak izatea onartu dute.
Animaliak edukitzeko eta babesteko tasak %25eko igoera izango du, albaitariak kobratzen dituen gastuetara egokitzeko; eta animalia arriskutsuenak %3ko igoera edukiko du.
Beste hainbat tasa ere eguneratu badituzte ere, aldaketarik edukiko ez dutenak ere badaude: autoen zergak, taxiak, obra lizentziak, establezimenduak irekitzeko udal jarduerak eta terrazak, besteak beste. Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuaren tasak ere ez dituzte aldatuko.
Hiru urte aztertu barik
Alkatearen arabera, «
azken hiru urteetan udalak tasak eta zergak aztertu barik izan ditu, eta azterketa beharrezkoa da kalitatezko zerbitzuak eskaintzeko».
Hala, tasak banan-banan aztertu dituzte: «Alde batetik, kostuak kontuan hartu ditugu, eta, bestetik, Bermeoren esfortzu fiskala antzeko herriek daukatenagaz alderatu dugu. Antzeko herrien (Gernika-Lumo, Mungia, Ermua…) esfortzu fiskala handiagoa dela ikusi dugu».
Udalkutxak dirua banatzerakoan herri bakoitzaren esfortzu fiskala kontuan izaten duela azaldu du alkateak; «zenbat eta txikiagoa izan, Udalkutxak diru gutxiago ematen dio herriari». Horregatik, «garrantzitsua» zen horiek eguneratzea eta onartzea.