2. Belaunaldien arteko martxa egingo dute, zapatu goizean
Gautegiz Arteagako Helduen Elkartearen ekimenez, eta udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzagaz, 2. Belaunaldien arteko martxa egingo dute zapatu goizean, Gautegiz Arteagan.Adin desberdinetako herritarrak elkartuko dira ibilaldian. Guraso zein ...
Adin desberdinetako herritarrak elkartuko dira ibilaldian. Guraso zein aiton-amonak haien seme-alaba eta ilobekin joatera animatu dituzte.
Zahartze aktiboa zein belaunaldien arteko harremanak bultzatzeko helburua dauka martxak.
Horretarako, bi ibilbide prestatu dituzte. Luzeena 5 kilometrokoa da, eta laburrena eta errazena, berriz, 2 kilometrokoa.
Partaideak Herriko Enparantzan dagoen Helduen Elkartearen parean elkartuko dira, eta han hasi eta amaituko dute martxa.
Ibilaldi luzeena egitera doazenentzat 10:00etan jarri dute ordua, eta ordu erdi beranduago irtengo dira beste ibilbideko herritarrak.
Nagusiek euro bana ordaindu, eta Kultur Etxean izena eman behar dute.