Urrutikoetxeak nagusitasun osoz irabazi dio Victorri
Mikel Urrrutikoetxeak bere nagusitasuna erakutsi zuen astelehenean, Gernika-Lumoko Santanape kiroldegiko kantxan; ezer gutxi egin ahal izan zuen Victor Estebanek. Emaitzak agerian utzi zuen bi pilotarien arteko aldea: 22-5.Lehen tantoetatik erabakita e...
Lehen tantoetatik erabakita egon zen partida. Tentsiorik gabe jokatu zen, eta Urrutikoetxeak ordu erdi nahikoa izan zituen Victor jokoz kanpo uzteko. Partida osoan 116 pilotakada baino ez zituzten egin. Bizkaitarrak jokoz hamar tanto egin zituen, eta Errioxakoak bakarra. Akatsetan berriz, Urrutikoetxeak lau egin zituen, eta Victorrek zortzi.
Horrenbestez, Urrutikoetxeak lehen mailako lau t’erdiko ligaxkaren final-laurdenei bukaera ezin hobea eman die. Finalaurrekoan Bengoetxea izango du aurkari. Azaroaren 12an jokatuko dute, Labriten; hilaren 13an Atano III.ak hartuko du bigarren finalaurrekoa, Olaizola eta Altunaren artekoa.