Txikitzerik familia elkartea ezagutzeko aukera egongo da etzi
Txikitzerik familia elkartea ezagutzen ez duten horiek barikuan izango dute horretarako aukera. 17:30ean hasita, Erreten parkean Erroxape Emakumeen Elkarteak duen egoitzan egingo dute, hain zuzen ere, taldearen aurkezpena.Ondoren, 18:00etan, Yvonne Lab...
Ondoren, 18:00etan, Yvonne Labordak Hazkuntza Konszientearen inguruko hitzaldia eskainiko du. Hitzaldiak bi zati izango dituela azaldu dute antolatzaileek. Lehenik eta behin, Labordak emango ditu bere azalpenak, eta, amaitu ostean, bertaratutako guztiek zalantzak argitzeko zein galderak egiteko aukera edukiko dute.
Umeekin joateko aukera dagoela jakinarazi dute, eurentzako txoko bat egongo baita.
Lekuak mugatuak direnez, ezinbestekoa da aurretiaz izena ematea. Hala, joateko asmoa dutenek txikitzerik@gmail.com-era bidali beharko dute mezu bat. Mezu horretan, parte hartzailearen izen-abizenak, hitzaldira zenbat lagun diren joatekoak, umeak eroateko asmoa daukaten (zenbat ume eta adina) eta nongoak diren zehaztu beharko dute.
Erroxape Emakumeen Elkarteari eta Minbiziaren Aurkako taldeari eskerrak eman gura dizkie, euren aurkezpena egiteko egoitzak uzteagatik.