Sella ibaiaren jaitsiera egiteko gazteen bila dabiltza
Busturialdeko Gazteria Zerbitzuak antolatuta, azaroak 19 eta 20 bitartean, Asturiaseko ibai honen jaitsiera egingo dute 10 eta 16 urte bitarteko gazteentzako. Irteeran, ibaiaren jaitsiera kanoan, abentura parkea eta arku tiroketa egingo dituzte.
Irteeran izena emateko azken eguna azaroaren 9a izango da, udaletxeetan edo Urremendin. Lehentasuna izango dute, Busturialdeko Gazteria Zerbitzuan izena emanda dauden honako udalerrietako biztanleak : Arratzu, Ereño, Foru, Gautegiz Arteaga, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka eta Sukarrieta.
Herri hauetako gazteek lehentasuna izateaz gain, 55 euro ordainduko dituzte bidaiagatik. Beste herrietako gazteek 90 euro ordaindu beharko dituzte, eta lekurik egonez gero joango lirateke.
Prezioaren barruan, bidaia, ostatua, ibaiaren jaitsiera, beste ekintzak eta gazteen behar izanak sartuko dira. Bidaia egiteko gutxieneko talde bat osatu behar dela, eta plazak mugatuak izango direla adierazi dute antolatzaileek.