Adin guztietako ia 30 emakume puntistek bere kalitatea erakutsi dute asteburuan Getxoko Fadura eta Bilboko Deportivo Klubeko frontoietan ospatu den Emakumeen Nazioarteko lehen Topaketan. Xisterak antolatutako ekitaldiak Berriatua, Markina-Xemein, Mutri...

Adin guztietako ia 30 emakume puntistek bere kalitatea erakutsi dute asteburuan Getxoko Fadura eta Bilboko Deportivo Klubeko frontoietan ospatu den Emakumeen Nazioarteko lehen Topaketan. Xisterak antolatutako ekitaldiak Berriatua, Markina-Xemein, Mutriku, Biarritz, Donibane Garazi, Gasteiz, Donostia, Bartzelona eta Montornes del Valles (Herrialde Katalanak) eta Parmiers, Paue eta Parisko (Frantzia) pilotariak batu ditu. Estreinako egin den topaketa «oso aberasgarria» izan dela nabarmendu dute parte hartzaileek, eta Izaro Arbe Xisterako Eskolen Sustapen Arloko arduradun markina-xemeindarrak horrelako jarduerek daukaten garrantzia azpimarratu du. «Hau lehen pauso bat da proiektuaren barruan. Gure asmoa zesta-puntan gero-eta neska gehiago egotea da».