Memoria suspertzeko ikastaroa egingo dute Gautegiz Arteagan
Pertsona heldu zein nagusiei zuzenduta, azaroko eguenetan egingo dute ikastaroa Kultur Etxean. Ordutegiari dagokionez, klaseak goizean izango dira, 10:00etatik 11:30etara bitartean.
Gautegiz Arteagako Helduen Elkarteak antolatutako ikastaro honen lehen klasea bihar izango da, eta hurrengoak azaroaren 10ean, 17an eta 24ean egingo dituzte.