Herribusaren inguruko batzarra egingo da bihar
UDALA // Datorren urtean Herribusaren zerbitzua lehiaketara atera behar du Ondarroako Udalak. Eta funtzionamendu berria zehaztu aurretik, mugikortasunaren arloan herritarrek dituzten premiak eta beharrizanak ezagutu nahi dituzte udal ordezkariek. Horre...
UDALA // Datorren urtean Herribusaren zerbitzua lehiaketara atera behar du Ondarroako Udalak. Eta funtzionamendu berria zehaztu aurretik, mugikortasunaren arloan herritarrek dituzten premiak eta beharrizanak ezagutu nahi dituzte udal ordezkariek. Horretarako, herri batzarra antolatu dute biharko, 19:30ean, Kofradia Zaharrean. «Herritarrek dituzten premia eta gabeziak ezagutu nahi ditugu, zerbitzu berria kontratatzerakoan aintzat hartzeko».