Aurreko zapatuan hamazortzi pertsonak burutu zuten 40. Eibar-Nabarniz ibilaldia.
Goizeko 06:00etan autobusean Nabarniztik irten, eta ordu bete beranduago hasi zuten martxa Eibarren. Athletic Nabarniz Elkarteko kideek nabarmendu dutenez, eguraldi eta giro aparta izan zituzten.
30 kilometro inguruko ibilbidea egin ostean, partaide gehienak 12:00-15:00 arten heldu ziren helmugara. “Azkarrena 11:30ak inguruan heldu zen, baina, gehienok eguerdian”, azaldu dute.
Aurreko urteetan moduan, martxaren partaideek, besteak beste, Zengotitagane (826 metro), Oiz (1.029 metro), Astorkigana (235 metro), Kanpona (504 metro) eta Arrola (532 metro) zeharkatu zituzten.
Helmugan, hamaiketakoa prest izan zuten, eta batzuk bazkaritan ere bertan geratu ziren.
Argazkia: Athletic Nabarniz Elkartea