Eako 2017ko egutegia osatzeko argazki bila dabiltza
2017. urteko herriko egutegia herritarrekin batera osatu gura du Eako Udalak. Hala, herritarrek gustuko dituzten argazkiak bidaltzeko aukera izango dute.
Argazkiak aurkezteko azken eguna azaroaren 11 dela jakinarazi dute, eta kultura.ea@bizkaia.org-ra bidali beharko dira.
Ondoren, egutegirako argazkiak aukeratzeko erakusketa egingo dute Eskolondon.