Boga Boga, jabekuntzaren bidean
Boga Boga Emakumion Elkartea martxan dago berriro. Taldeko kideak eguenero batzen dira Etxelilan, eta pozarren daude jende berria jasotzeko; azpimarratu dutenez, ateak irekita dituzte.Ondarroako Boga Bo-ga Emakumion Elkartea martxan da berriro. Ikastur...
Boga Boga Emakumion Elkartea martxan dago berriro. Taldeko kideak eguenero batzen dira Etxelilan, eta pozarren daude jende berria jasotzeko; azpimarratu dutenez, ateak irekita dituzte.
Ondarroako Boga Bo-ga Emakumion Elkartea martxan da berriro. Ikasturtea urrian hasi zuten, eta maiatzaren erdira arte hainbat gairi buruz berba egiteko eta ikasteko aukera izango dute bertan batzen diren andreek.Taldeko kideek nabarmendu dutenez, «emakume izateko era berriak ezagutzeko aukera» izan dute elkartearen bidez. «Askok diotenez, emakume izatea era zabalago batean ulertzeko aukera izan dute, eta pertsona modura askeago izateko ikuspegia ireki die Boga Boga Emakumion elkarteak. Taldean, gainera, ema- kumeen txoko bat, babesleku bat aurkitu dute», azaldu du Naroa Argoitia taldearen dinamizatzaileak
Taldea, momentuz, hamabost bat kidek osatzen dute, eta lagunarteko giroan batzen dira eguenero, 16:30etik 18:00etara, Etxelilan. Taldekideak pozarren daude jende berria jasoteko, eta azpimarratu dutenez, ateak irekita dauzkate. «Nahi duenari saio bat probatzeko gonbitea egiten diogu».
Oso parte hartzailea
Ikasturteari dagokionez, hainbat gai eta arlo landuko dituzte, beti ere, emakumeen jabekuntzaren ikuspegitik.
Gaiak aukeratzeko orduan, gainera, taldeko kideek aukeratzen dituzte, euren kezka edo nahiak kontuan hartuta. «Orain, esate baterako, indarkeriaren inguruan ari gara beharrean. Gure ikuspegitik landuko dugu gaia, gure egunerokoan bizi ditugun egoerak kontuan hartuta».
Baina, batez ere, emozionalitatea eta garapen pertsonala lantzen direla azpimarratu du Argoitiak. «Euren jakin-nahiei buruz berba egin, eta elkarbana- tzeko espazioa daukate Etxelilan, eta horrek bizitzako hainbat egoerari aurre egiten laguntzen die».
Oro har, programa anitza eta zabala osatzen dute guztien artean, eta saioak oso parte hartzaileak izaten direla dio dinamizatzaileak. Saioetan alde teorikoa lantzeaz gain, alde praktikoa ere lantzen dute. Horretarako, hainbat hitzaldi eta tailer ere egiten dituzte; besteak beste, dantza saioak, lasaitzen laguntzen duten arnasketa tailerrak, talde terapia…
Irteerak ere bai
Aldiro-aldiro, gainera, herriko emakumeek zein gizonezkoek parte hartu ahal duten irteera zabalak ere antolatzen dituzte.
Abenduaren 15ean, esate baterako, Bilboko Arriaga antzokian ikusgai egongo den Cabaret antzerki musikala ikusteko irteera antolatu dute. Hori bai, bertan parte hartu nahi dutenek bihar orduko eman behar izango dute izena, Etxelilara deituta (94-613 40 08) .
Irteerari dagokionez, parte hartzaileak 16:30ean aterako dira Ondarroatik, autobus berezi batean. Saioa 20:00etan hasiko da, eta amaitzen denean autobusa hartu eta Ondarroara buelta egingo dute.