Xaiborrek erosi ditu Gernika-Lumoko bi gazta erdi onenak
Jendez gainezka egon zen Merkurio iturri ingurua gazta enkantea ikusteko. Urtero legez, Jose Antonio Bastegieta Markok-k gidatu zuen gaztaren enkantea. Eskaintzaile gutxik parte hartu zuten atzo, baina Xaibor diskofestak ez zuen hutsik egin, eta bi gaz...
Gazta gozoena, epaimahaiaren arabera, Olaberriako Aizpea SC izan da. Bilboko Porrue jatetxearen eta Xaiborren artean egon zen lehia gazta erdiagatik. Urriko Azken Asteleheneko gaztarik onenaren prezioak, iazkoarekin alderatuta, gora egin du. 5.000 euroan erosi du Xaiborrek; iaz, aldiz, 3.700 euro ordaindu zituen gazta irabazlea aurten enkantean parte hartu ez duen Bilboko Mendata Berria jatetxeak.
Bigarren saria, iazko modura, Mutrikuko Goienetxek jaso zuen. Gazta erdia 100 euroan erosi zuen Xaiborrek enkantean. Iaz, berriz, 300 euroan erosi zuen Xaiborrek berak bigarren gazta sariduna.
Gazta erdiagatik ordaindutakoa Gernika-Lumoko Calzada egoitzak jasoko du, aurrekoetan egin modura.