Sukarrietako Udalak Hiri-Antolamendurako Plan Orokor
(HAPO) berria egiteko prozesua martxan jarri du. Hala, azken osoko bilkuran H
APO berria idazteko eta izapidetzeko talde tekniko-juridikoa kontratatzea onartu zuten. Prozesu horretan
herritarren partaidetzak lehentasuna izango duela azaldu dute udaletik.
Erredakzio lan taldea kontratatzerako orduan,
euskaraz modu zuzenean mintzatzeko gaitasuna edukitzea kontuan eduki dutela diote. Izan ere, herritarrek plan orokorraren fase guztien berri, modu “ulergarrian” izan asmoz, hainbat bilera egingo dituztela azaldu dute. Horietan, HAPO idazteko lantzen duten dokumentazio guztia aurkeztu beharko dute erredaktore taldeko kideek.
HAPO berria idazteko aurreikusitako epea 36 hilabetekoa da, eta fase ezberdinak edukiko ditu
Sukarrietako alkate Erruki Goirienaren esanetan, “Sukarrietako bizilagunen egungo eta etorkizuneko beharrizanekin bat datorren antolamendua bermatzeko, HAPO berria egiterako orduan,
ezinbestekoa da guztion partaidetza; udaletik lantze prozesu garden eta bateratu baten alde egiten baitugu. Herria Sukarrietako beharrizanak eta asmoak kontuan hartuta kudeatu gura dugu”.
Erredakzio lan talde bat kontratatzerako orduan, Sukarrietako Udalak zenbait baldintza izan ditu kontuan; besteren artean, euskaraz mintzatzeko gaitasuna izatea ezinbestekoa izan dela aipatu dute
HAPO berria idazteko aurreikusitako epea 36 hilabetekoa da, eta fase ezberdinak edukiko ditu: hilabete bat emango diote herri partaidetzarako programa eta genero ikuspegitik landutako herri diagnostikoa aurkezteari; bederatzi hilabetean, informazioa jasoko dute eta hiri diagnostikoa eta azterketa prestatuko dute; bost hilabete izango dituzte aurrerapen agiria aurkezteko; hiru hilabete aurrerapenaren aldian jasotako iradokizunei erantzuna emateko txosten tekniko juridikoak egiteko; zortzi hilabete hasierako onarpen agiria aurkezteko; hiru hilabete hasierako onarpenaren aldian jasotako alegazioei erantzuna emateko; eta, lau hilabete HAPO berriaren aleak aurkezteko, behin-behineko onarpenerako.
Erredakzio lan talde bat kontratatzerako orduan, Sukarrietako Udalak zenbait baldintza izan ditu kontuan; besteren artean, euskaraz mintzatzeko gaitasuna izatea ezinbestekoa izan dela aipatu dute; “taldeko kideren batek, gutxienez, EGA titulua edo baliokidea edukitzea”, diote.
Bestalde, gutxienez, goi-mailako teknikariaren titulazioa duen talde zuzendari bat izatea eskatzen zuten; hiri diseinuaz, eraikin motaz eta hiri plangintzaren betearazpena kudeatzeaz ondo egiaztatutako ezagutzak dituen hiri antolamenduko aditu bat; eta lankidetzako gutuna duten edo aldi baterako enpresa elkarte gisa eratuta dauden beste bi teknikari: aholkulari juridikoa, zuzenbide lizentziatua eta ingurumen arloko aholkularia, goi-mailako tituladuna, ahal bada, biologian, ingurumen zientzietan edo nekazaritza, baso edo mendietako ingenieritzan espezializatua.