Ondarroako hilerrira oinez joateko gomendioa egin dute
Ahal den neurrian, kanposantura oinez igotzeko gomendioa egin dute Ondarroako Udaleko ordezkariek. «Kamiñaldeko mendian egiten ari diren beharrak direla eta, hilerrira doan elixopetik Goiko kalera doan pasabidea soilik egongo da zabalik. Hori dela et...
Arazoak saihesteko, autoa ezinbestekoa den kasuetan soilik erabiltzeko eskatu du udalak. Udalak jakitera eman duenez, behar dutenentzako gaur bidea zabalik egongo da, 11:00ak arte. Tarte horretan Udaltzaingoa egongo da bertan zirkulazioa bideratzen, eta udalak horien aginduak zorrotz betetzeko eskaria egin die herritarrei.