Kulturgunea eta Beko Zubiko parkea erabilgarri daude zapatutik
Ziortza-bolibartarrek kulturgunea 09:00etatik 21:00etara edukiko dute erabilgarri. Beko Zubiko parkea adin guztietako herritarrak batzeko dela dioteKulturgunea eta Beko Zubiko parkea inauguratu zituzten zapatuan Ziortza-Bolibarren. Eta bi ekitaldietan,...
Ziortza-bolibartarrek kulturgunea 09:00etatik 21:00etara edukiko dute erabilgarri. Beko Zubiko parkea adin guztietako herritarrak batzeko dela diote
Kulturgunea eta Beko Zubiko parkea inauguratu zituzten zapatuan Ziortza-Bolibarren. Eta bi ekitaldietan, herritarrak izan ziren protagonista.Kulturgunearen irekieran, Alberto Garro Ziortza-Bolibarko alkateak esan zuen herri batek aurrera egin ahal izateko kulturan inbertitu egin behar duela. «Gure eremu txikian guk ere hori egin nahi izan dugu. Kulturgunea herritarrak batzeko beste gune bat izango da». Kulturgunea, gainera, Eusko Jaurlaritzaren sarean sartuta dagoela aurreratu zuen. «Hemen liburu bat aurkitzen ez baduzu, eskaera egin ahal da eta ekarri egin».
Zapatutik aurrera, beraz, herritarrek 09:00etatik 21:00etara kulturgunea erabiltzeko aukera daukate. «Nahi dutenek txartel bat egin ahal dute, doan, udaletxean. Txartel horrekin kulturguneko atea zabaltzen da».
Parkea eta antzezlana
Beko Zubiko parkea estreinatu zuten ostean. «Guneari bizitasuna eman eta adin guztietako herritarrentzako gune bat sortu nahi izan dugu. Gainera, parkeak errekagaz harremana edukitzea nahi genuen», azaldu zuen Garrok. Hori bermatzeko, parkearen alde baten errekara erraz-erraz jaisteko eskailerak ipini dituzte.
Egunagaz amaitzeko, Muxikako emakumeen eskutik Errautsetatik erne antzezlana ikusi ahal izan zuten herritarrek. Frontoian ipinitako aulki guztiak bete ziren.