Joxemari Urteagaren lanak jaso du V. Nanoipuin lehiaketaren sari nagusia
Udal ordezkariek azaldu dutenez, parte hartze maila altua egon da aurten. Kirmen Uriberen azken liburuaren aurrerapenagaz amaituko dira gaur Literatur Amuak jaialdiko proposamenakJoxemari Urteagaren 140 karakteretan idatzitako lanak irabazi du Ondarroa...
Udal ordezkariek azaldu dutenez, parte hartze maila altua egon da aurten. Kirmen Uriberen azken liburuaren aurrerapenagaz amaituko dira gaur Literatur Amuak jaialdiko proposamenak
Joxemari Urteagaren 140 karakteretan idatzitako lanak irabazi du Ondarroako Udalak antolatzen duen Nanoipuin lehiaketa. Irabazleak 400 euroko saria jaso zuen domekan egindako sari banaketa ekitaldian. Nerea Arrieta eta Maria Txakartegi ondarrutarrek, bestalde, bigarren eta hirugarren sariak eskuratu dituzte.Sari banaketa egin ostean, udal ordezkariak pozik azaldu dira. Euren iritziz, parte hartze maila altua egon da aurten, eta aurrerantzean ere euskarazko literatura eta sorkuntza beharrak sustatzeko beharrean jarraituko dutela nabarmendu dute.
Domekan ez eze, eguenean ere beste hainbat sari banaketa egin ziren Literatur Amuak jaialdiaren baitan. Besteak beste, IV. Ipuin rallyaren sariak banatu zituzten. Jende asko batu zen ekitaldian, eta ikastetxeetako idazle gazteek pozik jaso zituzten sariak.
Bideo bidez
Augustin Zubikarai nobela bekako irabazleekin ere solasean aritzeko aukera izan zuten eguean Kofradia Zaharrera bertaratutakoek. Joxemari Urteagak Miren Gorrotxategi idazle azpeitiarra elkarrizketatu zuen, eta 33 ezkil liburuaren inguruan sakon aritzeko aukera izan dute. Xabier Mendiguren Elkar argitaletxeko editoreak, bestalde, Katixa Agirre Augustin Zubikarai nobela bekaren azken irabazlea elkarrizketatu zuen, bideo bidez.
Barikuan, aldiz, herritarrek Etxelilan egindako ekimenetan parte hartzeko aukera izan zuten. Alde batetik, Bizenta Mogel euskaraz idatzi zuen lehen emakume ezagunaren sasoira bidaitzeko aukera izan zuten Yolanda Arrieta idazlearen eskutik. Bestetik, Testurak ikuskizunagaz gozatzeko aukera egon zen. Ainhoa Aranburu gai jartzaileak hainbat idazle eta sortzaileren testuak hartu zituen, eta horiek bertso bidez jarraitu zituzten Nerea Elustondo, Oihana Iguaran eta Eli Pagola bertsolariek.
Jaialdiari bukaera emateko, Elkarrekin esnatzeko ordua nobelaren aurrerapena eskainiko du gaur Kirmen Uribe idazle ondarrutarrak, 19:00etan, Kofradia Zaharrean.