Ereño Gerandape Herri Kirol Taldeak irabazi du Euskadiko Harrizulatzeko Txapelketa, 15 untza, 2 zentimetro eta 2 milimetroko markagaz. Domeka eguerdian jokatu zuten finala Gernika-Lumon, eta talde irabazleak azken momentura arte lehia estua izan zuen ...
Ereño Gerandape Herri Kirol Taldeak irabazi du Euskadiko Harrizulatzeko Txapelketa, 15 untza, 2 zentimetro eta 2 milimetroko markagaz. Domeka eguerdian jokatu zuten finala Gernika-Lumon, eta talde irabazleak azken momentura arte lehia estua izan zuen Trapagarango Alai Alde taldeagaz. Piratak Herri Kirol Klubeko ordezkariak, berriz, hirugarren sailkatu ziren, 12 zulo, 3 zm eta 3 mm-ko markagaz. Aipatu taldeekin batera, Ortuellako Burdin Gazteak Taldeak, Barakaldoko Errekatxo Taldeak, Abanto-Zierbenako Gallarta Taldeak eta Santurtziko Kabiezes Taldeak eta KZ Kolpekak burutu zuten ordu erdiko saioa. Argazki eta informazio +:busturialdea@hitza.eus.