Urriaren 31n tren zerbitzu berezia egon da egun guztian eta martitzen goizaldean, Gernika-Lumon ospatuko den Urriko Azken Astelehena dela eta.
Bilbotik Bermeora doazen trenak 30 minutuko maiztasuna izango dute. Bilbo, Gernika-Lumo eta Zornotza lotzen duten trenek berriz hamabost minutuko maiztasuna izango dute, jende gehien espero den orduetan.
Martitzen goizaldean, Gernikatik Bermeora irteerak 01:00, 04:00 eta 06:30etan izango dira. Gernikatik Bilbora noranzkoan berriz, irteerak 01:45, 04:45 eta 06:45etan izango dira.
Trena ez da Lurgorri eta Institutoko geralekuetan geldituko, egun osoan zehar.
Informazio gehiago eskuratu nahi duten erabiltzaileentzako 902 54 32 10 telefonoa ahalbidetu du Euskotrenek. Bestalde, www.euskotren.eus webgunean eta @euskotrenEJGV Twitter kontuan informazio baliagarri gehiago jarriko dute.