Talaixak antolatuta, Mutrikuko XIV. Herrikrosa egingo da bihar
Umeentzako lasterketa 16:00etan izango da, eta nagusiena, berriz, 17:00etan. Parte hartzaile nagusiek Mutrikutik Debara joan-etorria egingo dute, kostaldeko bidetikMutrikuko Udalaren laguntzarekin eta Talaixa Triatloi taldeak antolatuta, XIV. Herrikros...
Umeentzako lasterketa 16:00etan izango da, eta nagusiena, berriz, 17:00etan. Parte hartzaile nagusiek Mutrikutik Debara joan-etorria egingo dute, kostaldeko bidetik
Mutrikuko Udalaren laguntzarekin eta Talaixa Triatloi taldeak antolatuta, XIV. Herrikrosa egingo da, bihar arratsaldean.Kros Txikiarekin hasiko dute arratsaldea, 16:00etan. Kirola sustatzeko asmoarekin, hain zuzen ere, bi lasterketa prestatu dituzte. LH 3. eta 4. mailako ikasleei zuzenduta, 600 metroko lasterketa prestatu dute, eta LH 5. eta 6. mailakoentzat, berriz, 1.200 metrokoa. «Umeentzako proba partzialki neutralizatua izango da, eta, bukaeran, parte hartzaile guztiek opari bana jasoko dute».
Talaixa Triatloi Taldekoek, bestalde, parte hartzaileei proba hasi baino 15-20 minutu lehenago bertaratzeko deia egin diete. Bertan parte hartu nahi duenak mutrikukoeskolakirola@hotmail.com posta elektronikora idatzita eman dezake izena.
Gaztetxoek proba egin eta gero, nagusien txanda izango da. Herri lasterketa Goiko Plazan hasiko da, 17:00etan, eta parte hartzaileek Debaraino joan-etorria egingo dute kostaldeko errepidetik zehar. Zehatz esanda, 10 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute: Mutrikuko udaletxe aurretik irten, eta Debako zubi zaharrean Casacampo deritzon eremuan zirkuitu bat egin ondoren, buelta egingo dute korrikalariek.
Zirkulazioan mozketak
Kirol proban parte hartu nahi duten 16 urtetik gorakoek www.herrikrosa.eus atarian eman dezakete izena aurretiaz. Era berean, zapatuan bertan ere lasterketan izena emateko aukera egongo dela adierazi dute antolatzaileek. Proba hasi baino ordu erdi lehenago itxiko da izena emateko epea.
Antolatzaileek iragarri dutenez, bestalde, probak irauten duen tartean, lasterketaren zentzuan doan errepide zatia itxita egongo da. «Ondarbeltz parean ere errepidean egiten ari diren lanak kontuan hartuta, 17:00etatik 17:45era bitartean, Galbaixoko bidea hartzea gomendatzen dugu».